XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eskualzaleen Biltzarraren sortze eta hastapenak

Mende erdi bat, ephe luzea eta bizkitartean laburra....

Ondar berrogoi eta hamar urthe hautan zonbat gerthakari ez da izan, zonbat khambiamendu ez da gerthatu!.

Eta zahartuak girener, bizkitartean, gibelerat behatu eta, zoin laster iduritzen zaukun urthe horiek iragan eta joan direla!....

Halere, duela mende erdi bat egin gauzak ahantzicheak dire, orduko gizonak eta lekukoak ere itzalduak gehienak; ez da beraz harritzeko nehork gutik, eta buruzagiak berak, ez baitzakien chuchen Eskualzaleen-Biltzarraren hastapenen berri.

Horra beraz nola eta zertarako, aspaldiko erhautsak kasik beretuak zauzkan izkirio eta paper zaharrak bilhatu ditudan eta cheheki irakurri, jakin nahiz chuchen nun, noiz eta nola gure batasun hau sorthu den eta nork eraikirik.

Mila bederatzi ehun eta batean, buruilaren hamaseian, Hendaya hautaturik, dudarik gabe ororen helmenean zelakotz, bi erresumen artean jarria, bildu ziren zazpi probintzietarik jinik jaun andanachka bat: goizetik herriak gain-gainetik ohoreak egin ziozkaten, herriko soinuak zazkien aire ederrenak eman zituen, eta orduko auzaphezak, Vic jaunak, eskualzaleak errezebitu eta agurtu zituen, herriko etchea zabalik biltzarkiden eskuko ezartzen zuela.

Bildu gizon horiek nor ziren, nork deithurik, eta zertarat ethorriak: hori jakin behar duguna.

Bi illabethe lehenago, Uztailaren 16-ean Hendayan beharrak ziren jai edo phesta batzuez, Adema kalonje zaharrak (Zaldubi olerkaria), eta Martin Guilbeau Donibaneko mirikuak, hemengoen izenean, Arturo Campion Nafartarrak eta Sabin Arana Goiri Bizkaitarrak, mendiz bertzaldekoentzat, biltzerat deithu zituzten ordu hetan Eskuarari gehienik begia atchikitzen ziotenak;(...).